Valle del Rolwaling-Nepal proiektuari eman diote Joxe Takolo Beka

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 28a

Azpeitiko Udalaren Kirol Sailak joan den ostiralean erabaki goimendiko zein proiektu lagundu 2014ko Joxe Takolo bekaren bidez. Jonatan Larrañaga getxotar alpinistak eta Manu Cordoba zaragozar mendizaleak aurkeztutako proiektua aukeratu du epaimahaiak: Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier proiektua. Jonatan Larrañagak Ibilkarin azaldu duenez pozik dago: "Egun oso zaila da diru-laguntza publikoak eskuratzea eta horregatik oso pozgarria da guretzat beka hau jaso izana. Inoiz inork igo ez duen mendi batera joatea da gure helburua eta dena ondo ateratzen bada, ekintza handia izango dela uste dugu". Ibilkariri azaldu diotenez ,udazkenean joango dira Himalaiara eta ondo bidean urte amaierarako itzuliko dira etxera. Beka emateko ekitaldia maiatzaren 30ean, ostirala, egingo dute, 12:00etan, Azpeitiko udaletxeko aretoan. Larrañagak eta Cordobak 3.000 euro jasoko dituzte proiektua gauzatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide