Zarautzen babes ofizialeko etxe bat eta lau tasatu erosteko izena eman daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 28a

Salbide kalean, Zarauzko Osasun Zentroaren pareko eraikin berriko etxebizitzak dira. 35 etxe dira guztira eta horietatik bost tasatu gisa izendatu ditu Zarauzko Udalak, eta beste bat babes ofizialekoa da. Bi eta hiru logela dituzte etxeek, eta 70 eta 87 metro koadro neurtzen dute. Babes ofizileko etxebizitzak 112.000 euro balio du eta tasatuek, berriz, 219.000 eta 259.000 euro artean, azaleraren arabera. Horrez gain, aparkalekua erosteko aukera ere izango dute izena ematen dutenek. Aparkaleku bakoitzaren prezioa 242.000 eta 281.000 euro artekoa izango da. Izena emateko epea maiatzaren 5ean amaituko da. Interesa dutenek udaletxean zein Zarautz Lur erakunde publikoaren bulegoan eman dezakete izena. Bi logelako etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko gehienez lau kidez osatuta egon beharko dute bizikidetza unitateek. Hiru logelako etxeak eskatzeko, berriz, gutxienez hiru kide biltzen dituen bizikidetza unitateak hartuko dira kontuan. Bi logelako etxe tasatuetako bat %65etik gorako elbarritasuna eta 65 urte baino gutxiago dituztenen artean zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide