Karela Kiroldegitik

Karkara.eus 2014ko apirilaren 28a

Apirilaren 10ean argitaratu zen erabiltzaile batzuen gutunaren harira, Karela kiroldegiko arduradunek erantzuna helarazi dute KARKARAra

Honela dio gutunak:

Karkarako irakurleei,

Lerro hauen bitartez BPXport enpresak, egun Karela kiroldegia kudeatzen...

Apirilaren 10ean argitaratu zen erabiltzaile batzuen gutunaren harira, Karela kiroldegiko arduradunek erantzuna helarazi dute KARKARAra

Honela dio gutunak:

Karkarako irakurleei,

Lerro hauen bitartez BPXport enpresak, egun Karela kiroldegia kudeatzen duen enpresak, 10 saioko bonoak direla eta sortu den iskanbilaren inguruan aipatu nahi dugu sortutako arazoen inguruan ez dugula biltzeko edo informazioa zabaltzeko eskaerarik jaso eta gure uste apalean, arduradunekin hitz egin gabe Karkaran adierazpena egitea ez dela arazoak konpontzeko biderik egokiena.

Beraz, edozein zalantzaren aurrean, kiroldegiko erabiltzaile guztiak gonbidatzen ditugu kiroldegira hurbildu eta arduradunarekin hitz egitera, hori baita gure ustetan, arazoak eta gaizkiulertuak era hoberenean eta azkarrenean konpontzeko bidea.

BPXport Kirol Zerbitzuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide