Gaur goizean goizetik euriz bustita esnatu da Zumaia. Dena dela, egueraldi txarrari aurre egin, aterkiak eskuan hartu eta 10:00etarako jendetza prest zen San Telmo Eguneko prozesioan parte hartzeko. San Telmo kaleko elkarte gastronomikoetan eta hainbat etxetan giroa paregabea izan dute goiz erdian eta ez da falta izan txorizo eta haragi egosirik, patata tortilarik, ezta txakolin eta ardo freskorik ere.