Zarauzko eta Getariako hondartzetan lanean aritzeko lan poltsa zabaldu du Gurutze Gorriak

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 28a

Zarauzko eta Getariako hondartzetan lanean jarduteko lan poltsan izena emateko epea zabaldu du Gurutze Gorriak. Uretako sorosle lanerako, administrari aritzeko, erizain jarduteko edota osasun larrialdietarako lan poltsak zabaldu dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 5ean bukatuko da. Dokumentazioa Gurutze Gorriak Zarautzen duen bulegora (Nafarroa kalea 23- 20800 Zarautz) bidali behar da edota zarautz@cruzroja.es helbidera. Informazio gehiago hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide