Urola Erdiko burujabetza energetikoaren batzorde bilera, gaur, 18:00etan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimenaren barruan, Urola Erdiko herritarrek zazpi egitasmo aukeratu zituzten iaz 500.000 euro inbertitzeko. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta horren jarraipena egiteko batzordeak osatu dira. Gaur, apirilak 28 astelehena, 18:00etan, Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko batzordea egingo da Azpeitian, Baigeraren egoitzan. Urola Erdiko biztanleek, parte hartze prozesu baten bidez, 65.000 euroko inbertsioa egitea adostu zuten Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide