Mattin Villares eta Andoni Blas Azpeitiko Rallysprintean (Eduardo Maturana)
Larunbatean jokatu zen Azpeitiko XV. Rallysprinta, Lagun Artea Eskuderiak antolatuta. Mattin Villares eta Andoni Blas (Renault Clio Maxi) izan dira probaren irabazleak. Haien atzetik bigarren Joxe Labaka eta Eli Bergara azpeitiarrek (Mitsubishi EVO V) egin zuten. Hauek lehen eta hirugarren pasadetan denborarik onena egin zuten, baina bigarrengoan segundo batzuk galdu zituzten.