Pulpok gertuago dauka ametsa

Baleike 2014ko apirilaren 25a

Espainiako Txapelketako ligaxkako lehen jardunaldian garaipen handia lortu dute Pulpoko jubenilek, Granollersi 37-34 irabazita. Horrela, urrats garrantzitsua egin dute zumaiarrek lehen postua lortu eta Espainiako Txapelketako zortziko finalean sartzeko. Hala ere, oraindik asko borrokatu beharko da, bihar Aragoiko Corazonistaren aurka eta, batik bat, igandean Iruñeako Anaitasunaren aurka. Anaitasunak gaur 36-25 irabazi dio Corazonistasi. Hemen irakur dezakezue Izaskun Urbietak egin duen kronika.Partida zaila aurreikusten zen Granollersen aurkakoa. Kataluniarrak oso indartsu hasi dira gainera; beraien jokoa egiten, eta ate aurrean erabakitzen. Hala, zumaiarrek hasiera korapilatsua izan dute. Esate baterako, 20. segundoan Kauldi Odriozola bi minutuz kaleratua izan da. Bat gehiagorekin, kataluniarrak nagusi izan dira, eta lau goleko aldearekin jarri dira. Baina, pixkanaka urduritasunak alde batera utzi, eta Pulpokoek duten maila eta kasta atera dute, partida orekatzea lortuz: 15-15. Handik aurrera parekotasuna erabatekoa izan da, eta atsedenaldira berdinketarekin joan dira: 19-19. Bigarren zatiak emozioa, urduritasuna eta adrenalina izango zituela nabaria zen. Emaitza borobiltzeko osagai guztiak. Ez dute hutsik egin bi taldeek. Buruz buru aritu dira, hutsak egin dituzte, asmatu ere egin dute, zalegoa jaiki arazi dute… Amorrua sentitu dute, poza. Gol baten aldearekin ibili dira, gora eta behera. Baina 27na berdindu duten momentutik aurrera, ihes egin eta bost goleko abantaila izatea lortu dute [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide