47 mintegi egongo dira Landare Berezien 12. Azokan

Karkara.eus 2014ko apirilaren 25a

Apirilaren 26an eta 27an ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan eta ekintza osagarriak antolatuko dira igandean Aiako plazan

Mundu guztiko landareak ikusi, ezagutu eta erosteko aukera izango da datorren asteburuan, apirilaren 26an eta 27an, Iturrarango Lorategi Botanikoan egingo den Landare Berezien 12. Azokan. Bertan, 47 mintegik bere lore eta landareak jarriko dituzte ikusgai, 5000 espezie inguru guztira. Hitzaldi-erakustaldiak ere eskainiko dituzte, gerturatzen denak beraien produktuak ezagutu ditzaten.

Landareez gain, janari eta edari postuak egongo dira azokan, baita bertako produktuak erosteko aukera ere. Bestalde, apirilaren 27an, igandean, Aia herrian hainbat ekintza osagarri antolatu dituzte. Batetik, landareekin zerikusia duten produktuen salmenta postuak eta gaztelu puzgarriak egongo dira plazan; bestetik, Ikebana tailerra eta erakusketa egingo dira Kultur Etxean. Euskalcomen eskutik paperezko loreak eta beste hainbat eskulan egiteko gunea egongo da plazan.

Azokaren ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta sarrerak 4 euro balio ditu –12 urtetik beherakoak doan sar daitezke–. Bi aparkaleku gune antolatu dituzte, Aia herrian eta Ubegun industriagunean. Gune hauetatik, eta baita Zarauzko Karmeliten komentu aurreko autobus geltokitik doako autobus zerbitzua egongo da bisitarientzat. Kontsigna zerbitzua ere egongo da landareak erosten dituztenentzat eta, nahi izanez gero, erositakoa ibilgailuraino garraiatzeko zerbitzua ere erabili daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide