Piraguismoko Kopa 1000 jokatuko da asteburuan, eta hitzordu garrantzitsua da Iñigo Peñarentzat, jokoan egongo baitira Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketan lehiatzeko txartelak. Ez da Itxas Gaineko ordezkari bakarra izango, jubenilek ere parte hartuko dute eta. “Selekzioan eskatu digute banakako estropadan finalerako sailkatzea. Hori lortzen badugu, orain arte K4a osatu dugun talde berberarekin joango gara abuztuan Moskuko Munduko Txapelketara”, azaldu digu Iñigo Peñak. Hala ere, ahalik eta posturik onena egiten saiatuko da, beste aukera batzuk ere sor daitezkeelako norbaitek kale eginez gero. Peña gustura dago orain arte egindako lanarekin eta postu on bat lortzeko konfiantzarekin dago. Kopa 1000ren ondoren, maiatzaren 3an eta 4an Milanen dute estropada, eta 17an eta 18an Racicen, biak Munduko Kopakoak. Peñaz gain, Kopa 1000n hartuko dute parte Imanol Barruetabeña, Unai Gereka, Unai Azkune eta Martin Egañ Itxas Gaineko jubenilek, biko eta lauko piraguarekin. I