Goian Bego Esteban Azkue

Karkara.eus 2014ko api. 25a, 07:37

Hamarkada zoragarria egin zuen Orioko arraun taldean eta Kontxako bost bandera eskuratu zituen

1924 urtean jaio zen Esteban Azkue, Orion. Apirilaren 22an joan zen, 90 urte zituela, Oriori asko eman ostean. Orio arraun taldeko hamarkada zoragarriko pa...

Hamarkada zoragarria egin zuen Orioko arraun taldean eta Kontxako bost bandera eskuratu zituen

1924 urtean jaio zen Esteban Azkue, Orion. Apirilaren 22an joan zen, 90 urte zituela, Oriori asko eman ostean. Orio arraun taldeko hamarkada zoragarriko partaidea izan zen, eta berarekin eraman ditu Kontxako sei bandera, Espainiako hiru txapelketa, Bilboko bi estropada, Santanderko beste bi estropada eta Hondarribiko Estropada. Hori guztia hamarkada bakarrean:

1942 Kontxako Estropada
         Bilboko Estropada
1943 Bilboko Estropada
         Santanderko Estropada
1944 Kontxako Estropada
1946 Santanderko Estropada
         Espainiako Txapelketa
1951 Kontxako Estropada
         Espainiako Txapelketa
1952 Kontxako Estropada
         Hondarribiko Estropada
         Espainiako Txapelketa
1953 Kontxako Estropada
Donostiako taldearekin 1950ean ere irabazi zuen Kontxako bandera. Traineru horretan hainbat oriotar zeuden, besteak beste, Batista Oliden, Antonio Oliden eta Joakin Fresnedo.

Arraunak asko eman zion Azkueri, baita berak arraunari ere. Orio arraun taldearekin garaipen asko lortutakoa zen Azkue. Herritar eta arraun zale askori momentu gogoangarriak emandakoak agur esan zuen herenegun, apirilaren 22an. Goian Bego Esteban.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide