Pala txapelketa herrikoia antolatzeko deialdia

Baleike 2014ko apirilaren 24a

Pala txapelketa herrikoia antolatzeko ekimena sortu da herrian, neska eta mutilei zuzendutakoa. Maiatzaren 3ra arte dago izena emateko aukera, Txikixa tabernan. Bi txapelketa antolatu nahi dira, bat neskentzat binaka, eta bestea mutilentzat banaka. Par...

Pala txapelketa herrikoia antolatzeko ekimena sortu da herrian, neska eta mutilei zuzendutakoa. Maiatzaren 3ra arte dago izena emateko aukera, Txikixa tabernan. Bi txapelketa antolatu nahi dira, bat neskentzat binaka, eta bestea mutilentzat banaka. Partida bakoitza 30 tantora izango da, teniseko pilotekin jokatuko da, eta partidak Odietan izango dira, astearte eta ostegun arratsaldetan eta larunbat goizetan. Izena emateko bost euro ordaindu behar da pertsonako. Informazio gehiago nahi izanez gero, Jon eta Ekaitz dira antolatzaileak (636913100).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide