Europako finalerako sailkatu da Imanol Yeregi surflaria

Baleike 2014ko apirilaren 24a

Volcom Zirkuituko Espainiako kanporaketa jokatu zen Zarautzen joan den asteburuan, eta Imanol Yeregi surflari zumaiarrak irabazi zuen. Europako finala jokatzeko txartela irabazi du Imanolek, eta asteburu honetan izango da lehia, Hossegorren (Frantzia). “Gerra emateko prest” dagoela aurreratu du.Zarauzko kanporaketan “oso erregularra” izan zela nabarmendu du Imanolek, eta horrek eman zion garaipena. “Larunbateko jardunaldia izan zen gogorrena, bost aldiz sartu behar izan nuen uretara lehiatzera, igandeko finalerako txartela lortzeko. Igandean ez zen olatu handirik egon baina, lagunen babesarekin, ondo aukeratu nituen eta finala irabazi nuen. Oso gustura sentitu nintzen, lagunak eta senideak han zeuden eta hori baino gauza hoberik ez dago”. Hossegorreko finala prestatzen eman du aste hau, Ibon Amatriain entrenatzailearekin: “Emaitza on bat egiteko gogoa daukat”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide