Larunbatean, apirilak 26, Gune elkarteak antolatutako II. Zine-forum zikloa hasiko da. Lau larunbatetan zehar, Emakumeen lankidetza, bakegintzarako giltza gaiaren inguruan eskainiko dira emanaldiak. Donostiako Kresala elkartean izango dira (Euskal Herria kalea, 9) 17:00etan; saio bakoitzean aurkezpen baten ondoren filma ikusi eta solasaldi bat izango da. Nahi dutenek ondoren ere mokadutxo bat hartuz bertan jarraitu dezakete tertulia. Hau da egitaraua: Apirilak 26: MARIPOSAS EN EL HIERRO (Zuzendaria, Bertha Gaztelumendi) Maiatzak 3: EL SILENCIO DEL AGUA (Zuz. Sabiha Samur) Maiatzak 10: Y AHORA ¿ADÓNDE VAMOS? (Zuz. Nadine Labaki) Maiatzak 17: PRAY THE DEVIL GO BACK TO HELL (Zuz. Gini Reticker)