Aste Santuan etenaldia egin ondoren, ostiralean jokatuko da Pilota Txapelketa Herrikoiaren bigarren jardunaldia Lehenengoan joko polita eta partida lehiatuak ikusi ahal izan ziren. Buruz-buru eta lau t’erdian ari dira jokatzen aurten txapelketa, eta horrek joko biziago ekarri du, bai lehen jardunaldian behintzat. Hauek izan ziren lehen hiru partidetako emaitzak: Eneko Urbieta 12-22 Gorka Iribar; Josu Uranga 22-11 Mikel Odriozola; Aitor Ruiz 22-21 Aitzol Oliden. Bigarren jardunaldia ostiralean jokatuko da, 18:00etatik aurrera, hauek direlarik hiru norgehiagokak: Asier Olasagasti-Carlos Oliveira; Gorka Iribar-Josu Uranga; Patxi Salaberria-Mikel Odriozola. Eneko Urbietari dagozkio epaile lanak.