Aiako Udaleku irekietarako lan eskaintza

Karkara.eus 2014ko apirilaren 22a

Uztaila osorako lanaldia da eta Aiako tituludunak lehenetsiko dira

Uztailaren 1etik 31ra Aiako Udaleku irekiak izango dira. Udaleku irekiak aurrera eraman ahal izateko begiraleak behar dira, eta bertan lan egiteko eskaintza irekita dago. Aukeraketa e...

Uztaila osorako lanaldia da eta Aiako tituludunak lehenetsiko dira

Uztailaren 1etik 31ra Aiako Udaleku irekiak izango dira. Udaleku irekiak aurrera eraman ahal izateko begiraleak behar dira, eta bertan lan egiteko eskaintza irekita dago. Aukeraketa egiterakoan honako irizpideak edukiko dira kontutan:

  • Aiakoa izatea eta begirale titulua edukitzea
  • Aiakoa izatea eta titulurik ezean, esperientzia izatea
  • Aiakoa izan ezean, begirale titulua izatea

arretapagoeta@gmail.com helbidera bidali behar dira curriculumak. Informazio gehiago nahi izanez gero ere helbide horretara idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide