M&J Ikastetxeko 10 ikaslek, apirilaren 21etik 25era, egunero 15:00etan emango den Txoriene programan, esperientzia polit eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izango dute. Sukaldean aritzeko duten trebezia erakutsi eta guk ikusteko aukera izango dugu. Ikastetxeak Euskal Telebistarekin elkarlanean, bizitzan beharrezkoak ditugun gaitasun ezberdinak lantzeko aukera bideratu nahi du honekin eta Zumaiako, eta Euskal Herriko beste gaztetxoei, sukaldean aritzeko beldurrik ez dela izan behar erakutsi. Plater bereziak prestatzeko aukera izango dute LH3tik hasi eta DBH1 bitarteko 10 ikaslek, eta izugarrizko esperientzia biziko dute EITB-ko Donostiako estudioetan. Oporretan gaudela aprobetxatuz, programa ikusteko aukera polita izango da.