Bi irteera zaharretxetik

Karkara.eus 2014ko apirilaren 15a

Kantabriara eta Extremadurara izango dira irteerak

Bi irteera aurreikusten dituzte zaharren babeslekukoak. Bata, Euskal Herrian bertan izango da; bestea, ordea, Espainian. Caceresera joango dira irailaren 22tik 30 bitarte. Bigarren honetarako izen ematea irekita dago oraindik, bi leku baitaude libre. Kantabriara joateko, aldiz, maiatzaren 6an hasiko da izen ematea.

Zortzi egun Caceres ezagutzeko

Oriotik autobusean egingo dute bidaia Extremaduraraino. Bertan, ekintza eta bisita ezberdinak egiteko aukera izango dute aste guztian zehar: Guadalupeko monasterioa, Caceresko katedrala, Trujillo, Merida eta Plasencia herriak, besteak beste. Gainera, gida baten –Esther Pombo– laguntza izango dute uneoro, nahiz eta gune jakin batzuetan beste gida baten laguntza ere eduki informazio osoagoa eta sakonagoa jaso ahal izateko.

Ostatua Hotelean hartuko dute eta jatetxeetan egingo dituzte hamaiketakoak. Oraindik bi leku daude libre, hortaz, interesatuak deitu dezala 626 471 423 telefonora –Txomin–.

Nerbioi ibaiaren jaiotza eta bazkaria Laredon

Maiatzaren 20an izango da irteera. Lehendabizi Orduñara joango dira, Nerbioi Ibaiaren iturburua ikustera. Ondoren, Laredora joango dira eta denbora librea izango dute herria ezagutzeko. 14:30ak inguruan Cosmopol hotelean elkartuko dira bazkaltzeko.

Txartelak maiatzaren 6an erosi ahal izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Txartelak erosi ahal izateko eguneratuta eduki behar da sozio txartela. Bestalde, autobus baterako baina jende gehiagok eman ezkero izena, zozketa egingo da. Bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 30 lagunek egon behar dute izena emanda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide