OBBko neskek gogor jarraitzen dute

Karkara.eus 2014ko apirilaren 15a

Proyecte Sofbol Galvanenc taldearen aurka jokatu ondoren, bi garaipenekin itzuli ziren Bartzelonatik

Pasa den igandean, apirilaren 13an, Orioko neskek Kataluniara

bidaiatu zuten, Sofboleko Ohorezko mailako bi partida jokatzera. Bertan, Proyecte Sofbol Galvanenc

taldearen aurka jardun ziren.

Lehenengo partidan, talde oriotarrak erraz gainditu zuen talde

kataluniarra. Partida oso erosoa izan zen horientzat, 0-11 irabazi zuten. Emaitza hau, OBBren defentsa indartsu eta eraso konstantearen

ondorio zuzena izan zen.

Azpimarratu beharra dago Ane Barandiaran jaurtitzaile eta Olatz Zubia Cacheraren lan bikaina, baita Maria Caicoya jokalari asturiar gaztearen

agerraldia bateatzerako orduan; zelaitik pilota ateraz, bi karrera oso

garrantzitsu lortu baitzituen partidaren momentu garrantzitsu batean.

Bigarren neurketa ez zen hain erraza izan talde oriotarrarentzat. Patxi

Arnal eta Lorena Morrasek zuzenduriko neskek erasorako duten gaitasuna erakutsi behar izan

zuten, hasieratik markagailuan aurretik jarri nahi baitzuten. Honela,

2-9ko emaitza lortu zuten.

Aipatu beharrekoa da taldeko gazteenak eta iritsi berriak erakusten ari diren maila bikaina, Meritxell Muñio eta Ainhoa Albizuri, adibidez. Baita

Edurne Fernandez jokalariak erakutsitako maila ere.

Beraz, asteburu bikaina Orioko

taldearentzat. Hurrengo bi partidak apirilak 26an jokatuko dituzte Orioko  Mendibeltz Zelaian, 11:00etatik aurrera. Talde horiak Antortxa taldearen aurka neurtuko

dituzte beren indarrak; talde valentziarra ligako lehen postuan dago momentuz.

OBB Orio

Proyecte Sofbol Galvanenc taldearen aurka jokatu ondoren, bi garaipenekin itzuli ziren Bartzelonatik

Pasa den igandean, apirilaren 13an, Orioko neskek Kataluniara bidaiatu zuten, Sofboleko Ohorezko mailako bi partida jokatzera. Bertan, Proyecte Sofbol Galvanenc taldearen aurka jardun ziren.

Lehenengo partidan, talde oriotarrak erraz gainditu zuen talde kataluniarra. Partida oso erosoa izan zen horientzat, 0-11 irabazi zuten. Emaitza hau, OBBren defentsa indartsu eta eraso konstantearen ondorio zuzena izan zen.

Azpimarratu beharra dago Ane Barandiaran jaurtitzaile eta Olatz Zubia Cacheraren lan bikaina, baita Maria Caicoya jokalari asturiar gaztearen agerraldia bateatzerako orduan; zelaitik pilota ateraz, bi karrera oso garrantzitsu lortu baitzituen partidaren momentu garrantzitsu batean.

Bigarren neurketa ez zen hain erraza izan talde oriotarrarentzat. Patxi Arnal eta Lorena Morrasek zuzenduriko neskek erasorako duten gaitasuna erakutsi behar izan zuten, hasieratik markagailuan aurretik jarri nahi baitzuten. Honela, 2-9ko emaitza lortu zuten.

Aipatu beharrekoa da taldeko gazteenak eta iritsi berriak erakusten ari diren maila bikaina, Meritxell Muñio eta Ainhoa Albizuri, adibidez. Baita Edurne Fernandez jokalariak erakutsitako maila ere.

Beraz, asteburu bikaina Orioko taldearentzat. Hurrengo bi partidak apirilak 26an jokatuko dituzte Orioko  Mendibeltz Zelaian, 11:00etatik aurrera. Talde horiak Antortxa taldearen aurka neurtuko dituzte beren indarrak; talde valentziarra ligako lehen postuan dago momentuz.

OBB Orio

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide