Udaberriarekin batera dator Gozategi taldearen loraldia

Karkara.eus 2014ko apirilaren 14a

Apirilaren 13an Etxarri Aranazen jo zuten, eta beste bi kontzertu dituzte programatuta Gipuzkoan aste santu ondorenerako

Udaberria etorri eta, eguraldi onarekin, dantzarako gogoa pizten da Euskal Herriko plazetan. Gozategi taldea ere, urte hasiera en...

Apirilaren 13an Etxarri Aranazen jo zuten, eta beste bi kontzertu dituzte programatuta Gipuzkoan aste santu ondorenerako

Udaberria etorri eta, eguraldi onarekin, dantzarako gogoa pizten da Euskal Herriko plazetan. Gozategi taldea ere, urte hasiera entseguak egiten pasa ondoren, 2014ko lehen kontzertuak ematen hasi da, bere loraldi partikularrean. Etxarri Aranatzen izan zen lehen kontzertua pasa den igandean, apirilaren 13an. Datozen biak, berriz, Gipuzkoako lurretan emango dituzte.

Apirilaren 30ean izango da horietatik lehena, Lazkaoko San Prudentzio jaietan. Koadrilen eguneko egitarauaren barruan, 23:30etatik aurrera joko dute herriko plazan.

Beste kontzertua, eta oraingoz programatuta duten azkena, maiatzaren 3an izango da, Zestoan. Oraindik zehazteko daude xehetasunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide