Errealeko jubenilen Ohorezko mailako taldean dago Tarantino. Aurten bizitakoak nekez ahaztuko ditu oriotarrak, Txapeldunen Liga jokatzeaz gain taldeko lider geratu baitira. Pozik eta gustura dagoela dio, lesioak salbu denboraldiaren balantzea oso positiboa baita.
Onenean zegoela lesionatu zen Tarantino. Ordutik ez da errekuperatu, guztira bi haustura eta mikro-haustura bat izan baititu. Duela bi aste jokatzeko aukera izan zuen Athleticen aurka, baina partidua minduta bukatu zuen. Halaber, itxaropentsu dago oriotarra, gaur entrenatzen hasiko baita. Gogo handia daukat berriz martxa hartzeko eta jokatzen hasteko, aitortu du. Maila pertsonalean errekuperatu eta minutuak eduki nahi ditu, hortaz, oriotarrak. Talde bezala, ordea, aurretik daukaten Txapeldunen Kopan joko ona egitea da.
Txapeldunen Kopa ate joka
Txapeldun guztiak elkartuko diren txapelketa da hau, izan ere, talde guztietako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute. Oso maila oneko taldeak dira guztiak, baina gu irabazteko asmoarekin goaz Almeriara, kontatu du Tarantinok. Ordurako jokatzeko prest egotea espero du, txapelketa maiatzaren 5etik 10era baita. Aurkariak Rancing, Bartzelona, Malaga, Real Madril, Las Palmas, Valentzia eta Sevilla dira.