Bost geltoki bailarako historian barrena

Baleike 2014ko apirilaren 14a

Ostegun honetan, Aste Santuaren hasierarekin batera, jarriko da martxan aurtengo ‘Bost geltoki historian’ turismo eskaintza. Urolaren bailarako bost zentro edo museo biltzen ditu eskaintza honek. 10 euro balio duen bonoari esker, bost zentrok bisitatzeko aukera dago. Bonoak ostegunean bertan izango dira salgai Algorri zentroan eta turismo bulegoan. 2009. urtean hasi zen bailarako hiru herrietako bost zentroren eskaintza biltzen duen programa hau. Hasiera hartan Zumaiako Algorri zentroa eta Zuloaga museoa, Zestoako Ekainberri eta Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia elkartu ziren. Denborarekin aldaketak izan dira. Hala, iaz Zestoako Lili jauregia sartu zen Zuloaga museoaren ordez. Horrez gain, osagarri gastronomikoa ere gehitu zitzaion 2012an, bailarako lau ostalaritzako establezimendutan pintxo-potea dastatzeko aukera eman baitzen. Urola ibaian gora bidaia geografikoa eta baita historikoa egiteko aukera ematen duen eskaintza honetan honako bost guneek hartzen dute parte: Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa: Lurraren historia harkaitzetan jasoa Ekainberri (Zestoa): Prehistoria – Bailarako lehen gizakien aztarnak. Lili Jauregia (Zestoa): XVI – XVII mendeak, lurraldeko familia boteretsuenetako baten historia. Loiolako Santutegia (Azpeitia): XVI.-XVII Mendeak – San Ignazio-ren bizia eta legatua. Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia): XX. Mende hasiera Industrializazio garaia – Urolako Trena. Bost zentroak bisitatu ahal izateko bonoak edo forfaitak jarri dira eskuragarri. 10 euro balio duten txartel [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide