Iraurgi SBkoek omenaldia egin diote Joseba Ibargutxiri (ISB).
Espainiako Zilarrezko LEB Ligako fase erregularreko azken neurketa jokatu du Azpeitia-Azkoitia ISBk. Larunbatean izan zen partida, Araberriren kontra Azpeitiko kiroldegian. Partida berezia izan zen Iraurgi SBkoentzako, batetik play off-ak jokoan izan dituelako eta bestetik, Joseba Ibargutxik saskibaloian jokatzea utzi duelako. Ibargutxiri partida hasi aurretik egin zioten omenaldia; hau taldeko joko antolatzailea, kapitaina eta bigarren entrenatzailea izan da Iraurgin, bederatzi urtez.
Azpeitia Azkoitia ISBk ondo bete zuen bere lana 79-61 irabaziz Araberriri, baina Zornotzak ere ez zuen huts egin eta playoffetatik kanpo gelditu da ISB.