Julen Larruzea eta Ibone Sanchezek irabazi dute Azkoitiko duatloia

Nerea Uranga 2014ko apirilaren 12a

Gaur (larunbata) arratsaldean jokatu da Azkoitian XV. Duatloia, Azkoitiko Triatloi Taldeak antolatuta. Gizonezkoetan Julen Larruzea (01:39:06) Urdaitri Triatloi Taldekoak irabazi du, eta emakumezkoetan Ibone Sanchezek (01:57:19), Urola Triatloi Klubekoa hau. Aurrena 10 kilometro egin dituzte korrika, gero bizikleta hartu eta Zumarragarako bidean 34 kilometro egin dituzte, eta proba bukatzeko beste 4,5 kilometro egin dituzte korrika. Larruzea eta Sanchez aurrenekotik ibili dira probaren aurreko muturrean. Bigarren postuetan, Ander Agirrek (01:39:56) eta Lourdes Oiartzabalek (02:01:27) egin dute, biak Antxintxika taldekoak. Hirugarren, berriz, Alberto Diazek (01:40:33) eta Nerea Gambrak (02:01:36).  Sailkapen osoa hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide