Udazkenean XXXII. Euskal Antzerki Topaketak egingo dira Azpeitian. Topaketak iragartzeko kartel lehiaketara maiatzean aurkeztu behar dira lanak: maiatzaren 2tik 31ra bitartean, Azpeitiko udaletxeko Kulturako bulegora. Ondoren, ekainaren 10etik 22ra jasotako lanekin erakusketa zabalduko dute, eta uztailean jakinaraziko dute irabazlearen izena. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du.
Lehiaketaren oinarriak
hemen ikusi daitezke.