Kalakan musika taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 26an Orioko Kanpinean, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude 5 eurotan kanpinean bertan eta Turismo Bulegoan; Kanpineko bezeroentzat sarrera doan izango da. Euskal talde honek perkusioa eta euskara ditu ardatz eta Madonna nazioarteko abeslariarekin jo izan du.