Konturatzerako gainean ditugu aurtengo santelmoak. Apirilaren 25ean hasiko dira, 28an ospatuko da San Telmo eguna eta errepetizioak maiatzaren 1eko zubiarekin egokitu dira. Jaiaz gozatzeko aukerarik ez da faltako aurten ere. Hemen daukazue egitaraua. Hasi arrantzale jantziak armairuetatik ateratzen. Jaiak iritsi bitartean, hemen San Telmo martxa bideoan, motorrak berotzen hasteko. OSTIRALA 25 19:00etan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kantu kalejira. 22:30ean Aita Mari aretoan, bertso jaialdia. Bertsolariak: Unai Agirre, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñigo Manzizidor Mantxi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: JON MAIA. 23:00etan Txosna eremuan kontzertuak: Estala eta Las Tea Party. LARUNBATA 26 11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira. 12:00etan San Telmo ermita inguruan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian Musika Eskolako trikitilariek lagunduta, Jaitsiera. Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak. 12:15ean DINBI BANDA perkusio taldearen kalejira. 13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan. 14:30ean Torreberrin, Herri Bazkaria. 17:30ean Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda. Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak. 18:30ean Erriberan hasita The Joselontxo´s txarangaren saioa. 19:00etan kofradian, haurrentzat Erromeria. 22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: Iseka, Siroka, McOnak. 22:30ean kofradian, Jon Urbietarekin disko festa. IGANDEA 27 9:30ean ZUMAI [...]