Gauez autobusak egongo dira Azkoitia eta Zarautz artean Zarauzko Garagardo Azoka dela-eta

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 11

sasoian.info Autobus zerbitzu berezia jarriko dute Zarauzko Garagardo Azokan, Zarauztik Azkoitira. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean (apirilaren 17, 18 eta 19an) izango dira, honako ordutegietan irteerak eginez: 12:00etan, 01:45ean eta 03:45ean. Larunbatean Eusko Treneko autobusen ordutegia (Donostia-Zarautz-Zumaia-Azkoitia) honakoa da: 00:45ean, 02:45ean eta 04:45ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide