Azpeitiko Baigera pentsiodun eta erretiratuen elkarteak irteera antolatu du Matxinbentara, apirilaren 26rako. Izena apirilaren 14, 15, 22 eta 23an eman beharko da, beti ere autobusa bete arte.
Egunean bertan, Azpeitiko plazatik aterako da autobusa 09:00etan eta Santa Agedatik Matxinbentara oinez joango dira. Hamaiketako egingo dute gero han, Txanxonean.
Irteeraren prezioa 9 eurokoa izango da.