Alde guztiek goraipatu dute Zarauzko biotopoko pasabidearen proiektua garatzeko lortutako akordio zabala. Agerraldia egin dute eguerdian Jose Luis Herrador, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariak; Gipuzkoako Foru Aldundiko Roke Akizuk eta Iñigo Mendiolak; Zarauzko alkate eta Hirigintza zinegotziak, Juan Luis Illarramendi eta Iñaki Eizagirrek; Zarauzko PPko ordezkariak Maria Jose Lafuentek; Golf elkarteko ordezkari Koldo Arangurenek eta Juan Pedro Eizagirrek, Narros familiko ordezkariak.
Alde guztien borondatea nabarmendu dute eta proiektuaren nondik norakoak azaldu. Pasabidearen inguruko xehetasunak
gaurko UROLA KOSTAKO HITZAn argitaratu dira.