Azpeitia Azkoitia ISBk igoera faserako txartela jokatuko du bihar, Araberriren aurka

Olatz Prat 2014ko apirilaren 11

Iraurgi ISB Asteburuan jokatuko da Zilarrezko Leb ligako fase erregularreko azken jardunaldia eta Azpeitia Azkoitia ISBrentzat jardunaldi garrantzitsua izango da, zalantzarik gabe. Araberriren aurka jokatuko du taldeak, bihar, larunbata, 20:00etan hasita, kiroldegian. Azken bi partidak irabazita, igoera fasea jokatzeko aukerak irabazi ditu, nahiz eta ez den guztiz bere gain egongo. Bi aukera ditu: batetik, larunbatean Araberriren aurkako derbia irabazi eta Zornotzak galdu dezan itxoin beharko luke. Edota, bestetik, galduta ere izango luke aukerarik, Zornotzak eta Cambadosek euren partidak galduz gero; modu horretan hiruko berdinketa legoke Iraurgi SB, Zornotza eta Marin taldeen artean, eta hiruretan garaile litzateke Iker Buenoren taldea. Edozein modutan, behar-beharrezkoa dute zaleen berotasuna sentitzea, eta horregatik, biharko partidarako sarrera doan izango da, "harmailek eztanda egin behar dute" adierazi dute arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide