Lokala estreinatuko du Azpeitiko Gure Esku Dagok, astelehenean

Olatz Prat 2014ko apirilaren 11

Azpeitiko Gure Esku Dago taldeak lokala izango du datorren astelehenetik aurrera. Foru Ibilbidea 7an egongo da eta igandean izan ezik, zabalik egongo da egunero. Astean zehar 17:30etik 19:30era zabalduko dute; astearteetan goizez ere zabalduko dute, 11:00etatik 13:00ak arte eta larunbatetan ere zabalik egongo da, 11:00etatik 13:00era.
Bertan ekainaren 8ko giza-katerako izena emateko aukera izango da, eta elastiko eta bestelako materialak ere jarriko dituzte salgai. Bestetik, edozein herritarrek dinamikaren edota giza-katearen inguruko informazioa lehen eskutik jaso ahal izango du bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide