LKS enpresak egindako hautatze-prozesuaren ondoren erabaki dute. Gainera, orain arte kontserbazioko arduraduna izan den Igor Uria, museoko bildumen zuzendaria izango da hemendik aurrera.
Miren Vives Almandoz donostiarra da eta 41 urte ditu. Ekonomian lizentziatua da. Ibilbide profesional luzea egin du kultura-kudeaketaren alorrean; hala, aholkularitza estrategikoa, kudeaketa-proiektuak, ikerketa eta irakaskuntza uztartuz.