Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
«Zer dago Pelayosanetako festetan? Baltsena aurten izango al da? Paellarena nola izango da? Muxikorik? Zarata pixkat? Txosnetan noizko terrazatxo bat? Elektrotxaranga bat ez zen txarra izango!! Ala batukada?». Sanpelaioetarako herritarrek dituzten proposamenak jasoko ditu Gurekin Jai festa batzordeak igandean, «festak herritik eta herriarentzat, denongandik eta denontzat izan daitezen».
Eta jai giroan egingo dute, gainera. Plaierotako final osteko arratsalderako Pre-laiosanak antolatu dituzte, egitarau betearekin. 17:00etatik aurrera askotariko ekintzak izango dira Munoa plazan jarri duten karpan. Aurrez batukada feministak jardungo du herriko kaleak girotzen.