Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitia Cup txapelketa gerturatzen ari da, eta jada zehaztu dituzte apirilaren 25etik 27ra jokatuko diren mutilen alebin mailako
I. Azpeiti Cup txapelketako sailkapen faseko taldeak eta partidak zeintzuk izango diren.
Hogeita bat talde ariko dira guztira sailkapen fasean, herri mailako taldeak, hain zuzen. Eskualdeko ordezkaritza zabala izango da lehen sailkapen fase honetan: Azkoitiko Anaitasuna, Azpeitiko Lagun Onak (B eta C taldeak) eta Orioko, Zarauzko eta Zumaiako taldeak izango dira bertan.
Lehen lau postuetan sailkatzen direnek ekainaren 13an, 14an eta 15ean Azpeitian jokatuko den I. Azpeitia Cup alebin futbol txapelketako azken fasean parte hartuko dute. Han Euskal Herriko nahiz espainiar estatuko taldeen aurka ariko dira.
Maiatzean, nesken txanda
Maiatzaren 1ean nesken infantil mailako I. Azpeitia Cup txapelketa ere jokatuko da. Han ere izango dira eskualdeko taldeak, hala nola, Azkoitiko Anaitasuna, Azpeitiko Lagun Onak eta Orioko eta Zarauzko talde bana.