Igande goizean Zumaiako Algorri garbitzera joateko deia

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 11

Igande goizean Zumaiako Algorriko harraldea garbitzeko deialdia egin du Surfrider fundazioak. Itsasbehera aprobetxatzeko, 09:30ean jarri dute hitzordua, Algorrin bertan. Eskularruak eta haitzean ibiltzeko oinetako egokiak eraman behar dira. Surfriderren arabera, plastiko asko dago pilatuta eta garbitzeko premia larria du

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide