Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaian hamabi etxebizitza zozkatu dituzte: Odietako sei etxebizitza tasatu eta Ardantzabiden Sukia eraikitzen hasi den etxebizitza-blokeko babes ofizialeko sei etxebizitza, hain zuzen. Ardantzabideko etxeetarako zozketan 157 lagunek hartu dute parte; Odietako etxebizitzen kasuan, 14 izan dira izena eman eta zozketarako baldintzak bete dituztenak. Zozketa udaleko, Zumaia Lantzen-eko eta Sukia enpresako teknikariek eta ordezkariek egin dute.