Itsas denboralearen ondorioz kaltetutako negozioei laguntzak emango dizkie Zarauzko Udalak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko apirilaren 10a

Otsaileko eta martxoko itsas denboraleek eragindako kalteak konpontzeko lanean ari dira itsas pasealekuko hainbat negozio. Zarauzko Udalak jakin badaki «konponketa garesti eta neketsuei» aurre egin behar dietela eta turismoa udalarentzat lehentasunezko gaia izanik, negozio horiei laguntzeko hainbat neurri onartu ditu udalak. Administrazio arloan lanak lehenbailehen martxan jartzeko erraztasunak emango dizkie. Arlo fiskalean Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga %0,5 ordaindu beharko dute, ohiko %5aren ordez. Eta lanak egiteko ordaindu beharreko tasei aurre egiteko diru laguntzak emango dizkie udalak. Bestalde, itsasaldiaren ondorioz kaltetu ziren txalupen kalteen %50 ordaintzeko diru laguntzak emango ditu Zarauzko Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide