[Sasoian.info] Zumaiako Pilota Txapelketa Herrikoia bihar (ostirala) hasiko dute, 18:00etan Odieta pilotalekuan. Aurten banaka jokatuko dute, eta lau eta erdiko modalitatean. Hamar pilotari ariko dira nor baino nor, bi multzotan: A multzoan, Eneko Urbieta, Gorka Iribar, Josu Uranga, Mikel Odriozola eta Patxi Salaberria; eta B multzoan, Aitor Ruiz, Aitzol Oliden, Asier Olasagasti, Carlos Oliveira eta Jagoba Uranga.
Multzoek ligaxka jokatuko dute, eta multzo bakoitzeko azken sailkatua salbu, gainerako guztiak final-laurdenetarako sailkatuko dira. Lehen jardunaldiko partidak honakoak dira: Eneko Urbieta – Gorka Iribar (18:00etan), Josu Uranga – Mikel Odriozola (18:30ean) eta Aitor Ruiz – Aitzol Oliden (19:00etan). Eguraldi txarra egingo balu, partidak Herri Eskolako frontoian jokatuko dira, 19:30ean hasita.