Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
A
zkoitiko Zuhaitzak Bizirik taldeak salatu du Azkarate mendate ondoko zuhaitz eta zuhaixkak mozten aritu dela Gipuzkoako Foru Aldundia azken egunetan, «ondoren Lapatx zabortegira eramateko».
«Bere kasara» ernetu diren lizarrak, haritzak, urkiak nahiz izeiak moztu dituztelako kezka eta amorrua azaldu du. «Urte asko pasatu dira bide ertzeko zuhaitzak toki harritsu horretan ernetu eta bizirik iraun dutenetik. Sasoi eta egoera onean aurkitzen ziren». Zuhaitzak moztearen helburua zein den galdegin du taldeak, eta mozketa gehiago ez egitea eskatu dute, «kalterik eta arriskurik» eragiten ez dutelako haien iritziz.