Bake epailea izendatzeko deialdia egin du Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 10a

Orioko Udalak bake epaile bat izendatzeko deialdia egin du. Ardura hori hartu nahi dutenek beren eskaera aurkeztu behar dute udaletxean apirilaren 28a baino lehen. Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak www.oriora.com webgunean eskuratu daitezke. Izangaiek memoria txiki bat egin beharko dute beren hautagaitzaren egokitasuna eta balorazioa eginez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide