Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 25etik maiatzaren 4a bitartean santelmoak ospatuko dituzte Zumaian. Dagoeneko egitaraua prest dute, esan hilaren 25ean den bertsolari jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituztela.
Apirilak 25, ostirala19:00. San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatza
22:30. Aita Mari aretoan, bertsolaria: Unai Agirre, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Jon Maia.
23:00. Txosna eremuan, kontzertuak: Estala eta Las Tea Party
Apirilak 26, larunbata11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira.
12:00. San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian, jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.
Ondoren, Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.
12:15. Dinbi Banda perkusio taldea.
13:00. Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren euskal dantza ikuskizuna. Euria egiten badu, Aita Mari aretoan.
14:30. Torreberrin, herri bazkaria. Gero, jolasak.
17:30. Haurren Danborrada, Sagarbide ikastetxetik irtenda. Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du
18:30. Erriberan hasita The Joselontxo´s txarangaren saioa.
19:00. Kofradian, haurrentzat erromeria.
22:00. Txosna eremuan, kontzertua: Iseka, Siroka eta McOnak.
22:30. Kofradian, Jon Urbietarekin disko festa.
Apirilak 27, igandea09:30. Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira.
11:00. Arbustain Motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
11:00etatik 14:00etara. Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XVI. Scalextric txapelketa.
12:30. Trikitxas Bikotearen kalejira.
13:00. Gure Esku Dago taldearen Kantu-jira eta giza-katea.
17:00. Buruhandi eta Erraldoien kalejira, udaletxetik irtenda.
17:00etatik 19:00etara. Scalextric saio gehiago.
18:00. Trikitxas Bikotearen kalejira.
18:30. Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat Mugi-mugi berbena.
22:00. Txosna eremuan, kontzertua: Eratu eta Ingo Al Deu? taldearekin erromeria.
22:30. Danborrada Berezia.
22:30. Kofradian, dantzaldia Ezten Giro taldearekin.
Gauerdian, Kofradian bandera igotzea Pascual Gomez arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.
Danborrada amaitutakoan, berbena Ezten Giro taldearekin Kofradiako plazan.
Apirilak 28, astelehena. San Telmo Eguna.10:15. Prozesioa San Telmo ermitara.
10:30. Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa Kofradian.
12:30. Ondartxo plazan, Gorritiren saioa.
Ordu berean, Ondartxon hasita Jagoba eta Maddalen trikitilarien saioa.
17:00. Odieta pilotalekuan, esku pilota partiduak.
17:30. Kantauri plazan Kulkirekin haurrentzat jolasak: Artzainen Kirol Parkea.
18:30. Beti Jai fanfarrea plazan, eta jarraian herriko kaleetan.
19:00. Dantzaldia Kofradian, Orots taldearekin.
22:30. Orots taldearen bigarren emanaldia Kofradian.
Maiatzak 2, ostirala18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak eta Torreberrin, bertsotan jai herriko bertsolariak.
22:30. Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
Maiatzak 3, larunbata11:30. Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik, eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIII. Lehiaketa, Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioarekin.
12:00. Beheko Plaza eta Sestaoko Orfeoia abesbatzen saioa kalean.
12:30. Amaia plazan hasita Incansables txarangaren saioa.
14:30. Txosna eremuan, bazkaria eta kantu saioa
18:00. Kofradian, haurrentzat Tor Magoaren magia ikuskizuna
18:30. Plazan hasita Incansables txaranga.
19:30. Kaleetan zehar Pit eta Paten musika eta antzerkia.
22:00. Txosna eremuan, kontzertua: Boots boys, Drop eta Bellator
22:30. Kofradian Bide Batez taldearekin dantzaldia.
Maiatzak 4, igandea12:00. Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa, eta Iraunkorrak txaranga Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera.
17:00. Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Txipli -txapla.
18:00. Trainerillen estropadak, XXXI. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako II. estropada.Eta Iraunkorrak txarangaren saioa.
19:00. Kofradian, erromeria Basajaun taldearekin.
22:30. Basajaun taldearen bigarren saioa.
Gauerdian, Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.