Iñaki Carretero: "3000 urtetan ahoz transmititu duguna 30 urtetan galdu dugu"

Karkara.eus 2014ko apirilaren 10a

Ipuin kontalaria da bera, Espainian zehar eta munduko hainbat lekutan -Brasilen, esaterako- jardundakoa. Martxoan ipuinen ahozko narrazio lehiaketa irabazi zuen Ordiziako Ahoz Aho jaialdian.

Nola hasi zinen ipuin kontaketan?
Gasteizen jantoki batzuetan egiten nuen lana,

haurrekin. 1998an ipuin bat kontatu behar zen euskararen jaia zela eta. Neuk

idatzi nuen, inor ez zen ausartzen kontatzera eta azkenean neuk egin nuen.

Gasteizko liburutegi bateko zuzendaria bertan zegoen, gustatu zitzaion eta

proiektu bat proposatu zidan. Han hasi zen dena, eta geroztik, ipuinez ipuin, hamabost

urte daramatzat honetan.

Hamabost

urte hauetan ipuin mordoa kontatuko zenuen.
Bai. Orain dela bost urte inguru kontuak atera

nituen eta kalkulatu nuen nire eskutik 27.000 haur inguru pasa zirela Gasteizen.

Urte batzuetan egunero izaten nituen saioak.

Ipuin

kontalariarena ogibide izan daiteke?
Bai, ematen du horretarako adina. Profesionala

naizela esan daiteke, hamabost urte daramatzat zergak ordaintzen honekin. Beste

gauzak ere egiten ditut hala ere, bestela aspertu egiten naiz.

Zuk idazten

al dituzu kontatzen dituzun ipuinak?
Idatzi ez, asko kostatzen zaidalako. Baina bai,

nire istorioak ditut. Asko gustatzen zaizkit tradizioak ematen dituen ipuinak, kaleko

ipuinak. Gehienbat moldatu gabekoak. Liburuetatik ateratakoak ere asko

kontatzen ditut, liburu bat hartu eta irakurtzen dudanean ukitzen banau

kontatu egiten dut.

Orion ez dut inoiz ipuinik kontatu, baina inoiz Orioko jendea nirekin identifikatuta sentitzen da.

Gero nireak ere baditut. Adibidez, Ordizian

irabazitako lehiaketakoa nire istorio bat zen. Asko erabiltzen ditut txikitan

entzundako istorioak.

Orduan Orio inspirazio bat izan dela esan daiteke?
Orio herri bezala ez, nire bizitza hemen egin

dut txikitan eta hori da erabiltzen dudana. Nire txikitako esperientziak

erabiltzen ditut.

Lotura bat badut ordea, itsasoarekin.

Zoritxarrez, Euskal Herrian itsasoa agertzen den oso ipuin gutxi daude. Nik

oroitzapen ugari ditut horrekin. Arrantzaleak hegaluzetara joaten zirenean ze

sentipen nituen, itsasontziak, usainak, familia agur esaten... Horrelako gauzak

kontatu izan ditut.

Ipuin

kontalariak haurrentzat direla esan ohi da, baina publiko helduarentzat ere

kontatu izan duzu zuk.
Berez ipuinak beti izan dira helduentzat,

baina orain beti haurrekin lotzen ditugu. Nik uste dut ipuinak guztientzat

direla; ipuin bera konta diezaioket haur txiki bati edo heldu bati. Kontatzeko

era aldatu daiteke, baina ipuinak unibertsalak dira.

Kultur etxean

haurrentzako ipuin saio bat antolatzen baduzu betetzen da, helduentzako egiten

baduzu ordea, bi edo hiru pertsona hurbiltzen dira.

Nire publikoa normalean haurrak dira, ohituta

nago horretara. Gainera oso lan gutxi dago helduentzako kontaketetan, ez da haurrentzako saioetara bezala joaten jendea.  Nik uste dut helduoi batzuetan

beldurra ematen digula entzuteak eta lasai egoteak.

Publiko

bezala zein da errazagoa, haurrak edo helduak?
Niretzako zailagoak dira haurrak, aspertzen

bada segituan boikotatzen zaituzte eta. Helduak aspertzen badira errazago

aguantatzen dute. Baina heldu bat harrapatuta ikusten duzunean, bere motxila

guztia askatu duela ordubete zure ahotsa entzuteko, sekulakoa da sentsazioa.

Zein

gai lantzen dituzu zure ipuinetan?
Nik orain haurrekin heriotzaz hitz egitea

daukat buruan. Dena da jaiotza, ugalketa... eta heriotza? Ez dugu ikusten; eta

gure biziaren zatia da. Aurreko batean ipuin kontaketa batean haur batzuekin

horretaz hitz egiten hasi ginen ipuin baten baitan. Haurrek ulertzen dute, ez

dago arazorik, geu gara tabua sortzen dugunak.

Hala ere ez zait gaiak lantzea gustatzen, zerbait kontatzen dut eta bakoitzak bere

emozioak jartzen dizkio horri.

  

Zein

elementu erabiltzen dituzu ipuinak kontatzeko?
Oso gutxi, musika erabiltzen dut batzuetan oso

polita geratzen delako. Inprobisazio joko bat egiten dut musikarekin, berak ez

daki zer kontatuko dudan. Baina bestela ez ditut objektuak erabiltzen,

normalean nire ahotsa eta gorputza dira elementu nagusiak. Haurrekin, batzuetan,

liburuak ere erabiltzen ditut.

Inprobisazioari

tarte handia ematen diozu?
Ipuinak ez dira bakarrizketak, ez dut ikasten

esango dudana, ez dut paper bat antzezten. Ipuin bat kontatzen dudanean ni

naiz, ez naiz aktorea. Horregatik ez dut ikasten inoiz ipuin bat. Hala ere,

kontatzen duzuna behin eta berriz egiten duzu eta beti antzeko.

Askotan gogoratzen dut saregileak nola

kontatzen zizkien istorioak elkarri. Nola gaiz aldatzen zuten konturatu ere

egin gabe, nolako bizitasunekin hitz egiten zuten. Aho transmisioa galtzen ari da.

Nola

dago ahozkotasuna gaur egun?
Galtzen ari da. Zenbatetan entzuten diegu gure

aiton-amonei? Zenbatetan egoten gara kafe bat hartzen geure gauzak kontatzen? 3000 urtetan transmititu

duguna 30 urtetan galdu dugu.

Zure

kontaketak ikustera joaten diren haurrak nola inplikatzen dira ipuinetan?
Asko inplikatzen dira umeak. Beti saiatzen

naiz oso deskriptiboa ez izaten, umeari uzten diot berak nahi duten bezala

pentsatzen gauzak. Ikusten duzu burua joaten zaiela eta ipuinaren munduan

sartzen direla eta asko inplikatzen direla.

Behin Tartaloren istorioa kontatzen ari

nintzela, pertsonaiaren izena –Martin- esan nuenean, ume bat garrasika hasi

zen: ez jarri Martin! Ni naiz Martin!

Haur horren buruan bera zen Martin, istorioko pertsonaia. Eta ipuin guztia bizi

zuen hala balitz bezala.

Ordiziako

ahoz aho jaialdian ipuin kontalari lehiaketa irabazi zenuen.
Ez zaizkit lehiaketak gustatzen, ez naiz

batere konpetitiboa, eta txaloekin oso gaizki pasatzen dut, baina lagun batek

deitu zidan eta animatu egin nintzen azkenean. Finean, aire freskoa bezala

izan zen.

Ipuin kontalaria da bera, Espainian zehar eta munduko hainbat lekutan -Brasilen, esaterako- jardundakoa. Martxoan ipuinen ahozko narrazio lehiaketa irabazi zuen Ordiziako Ahoz Aho jaialdian.

Nola hasi zinen ipuin kontaketan?
Gasteizen jantoki batzuetan egiten nuen lana, haurrekin. 1998an ipuin bat kontatu behar zen euskararen jaia zela eta. Neuk idatzi nuen, inor ez zen ausartzen kontatzera eta azkenean neuk egin nuen. Gasteizko liburutegi bateko zuzendaria bertan zegoen, gustatu zitzaion eta proiektu bat proposatu zidan. Han hasi zen dena, eta geroztik, ipuinez ipuin, hamabost urte daramatzat honetan.

Hamabost urte hauetan ipuin mordoa kontatuko zenuen.
Bai. Orain dela bost urte inguru kontuak atera nituen eta kalkulatu nuen nire eskutik 27.000 haur inguru pasa zirela Gasteizen. Urte batzuetan egunero izaten nituen saioak.

Ipuin kontalariarena ogibide izan daiteke?
Bai, ematen du horretarako adina. Profesionala naizela esan daiteke, hamabost urte daramatzat zergak ordaintzen honekin. Beste gauzak ere egiten ditut hala ere, bestela aspertu egiten naiz.

Zuk idazten al dituzu kontatzen dituzun ipuinak?
Idatzi ez, asko kostatzen zaidalako. Baina bai, nire istorioak ditut. Asko gustatzen zaizkit tradizioak ematen dituen ipuinak, kaleko ipuinak. Gehienbat moldatu gabekoak. Liburuetatik ateratakoak ere asko kontatzen ditut, liburu bat hartu eta irakurtzen dudanean ukitzen banau kontatu egiten dut.

Orion ez dut inoiz ipuinik kontatu, baina inoiz Orioko jendea nirekin identifikatuta sentitzen da.

Gero nireak ere baditut. Adibidez, Ordizian irabazitako lehiaketakoa nire istorio bat zen. Asko erabiltzen ditut txikitan entzundako istorioak.

Orduan Orio inspirazio bat izan dela esan daiteke?
Orio herri bezala ez, nire bizitza hemen egin dut txikitan eta hori da erabiltzen dudana. Nire txikitako esperientziak erabiltzen ditut.

Lotura bat badut ordea, itsasoarekin. Zoritxarrez, Euskal Herrian itsasoa agertzen den oso ipuin gutxi daude. Nik oroitzapen ugari ditut horrekin. Arrantzaleak hegaluzetara joaten zirenean ze sentipen nituen, itsasontziak, usainak, familia agur esaten... Horrelako gauzak kontatu izan ditut.

Ipuin kontalariak haurrentzat direla esan ohi da, baina publiko helduarentzat ere kontatu izan duzu zuk.
Berez ipuinak beti izan dira helduentzat, baina orain beti haurrekin lotzen ditugu. Nik uste dut ipuinak guztientzat direla; ipuin bera konta diezaioket haur txiki bati edo heldu bati. Kontatzeko era aldatu daiteke, baina ipuinak unibertsalak dira.

Kultur etxean haurrentzako ipuin saio bat antolatzen baduzu betetzen da, helduentzako egiten baduzu ordea, bi edo hiru pertsona hurbiltzen dira.

Nire publikoa normalean haurrak dira, ohituta nago horretara. Gainera oso lan gutxi dago helduentzako kontaketetan, ez da haurrentzako saioetara bezala joaten jendea.  Nik uste dut helduoi batzuetan beldurra ematen digula entzuteak eta lasai egoteak.

Publiko bezala zein da errazagoa, haurrak edo helduak?
Niretzako zailagoak dira haurrak, aspertzen bada segituan boikotatzen zaituzte eta. Helduak aspertzen badira errazago aguantatzen dute. Baina heldu bat harrapatuta ikusten duzunean, bere motxila guztia askatu duela ordubete zure ahotsa entzuteko, sekulakoa da sentsazioa.

Zein gai lantzen dituzu zure ipuinetan?
Nik orain haurrekin heriotzaz hitz egitea daukat buruan. Dena da jaiotza, ugalketa... eta heriotza? Ez dugu ikusten; eta gure biziaren zatia da. Aurreko batean ipuin kontaketa batean haur batzuekin horretaz hitz egiten hasi ginen ipuin baten baitan. Haurrek ulertzen dute, ez dago arazorik, geu gara tabua sortzen dugunak.

Hala ere ez zait gaiak lantzea gustatzen, zerbait kontatzen dut eta bakoitzak bere emozioak jartzen dizkio horri.

Carretero1   carretero

Zein elementu erabiltzen dituzu ipuinak kontatzeko?
Oso gutxi, musika erabiltzen dut batzuetan oso polita geratzen delako. Inprobisazio joko bat egiten dut musikarekin, berak ez daki zer kontatuko dudan. Baina bestela ez ditut objektuak erabiltzen, normalean nire ahotsa eta gorputza dira elementu nagusiak. Haurrekin, batzuetan, liburuak ere erabiltzen ditut.

Inprobisazioari tarte handia ematen diozu?
Ipuinak ez dira bakarrizketak, ez dut ikasten esango dudana, ez dut paper bat antzezten. Ipuin bat kontatzen dudanean ni naiz, ez naiz aktorea. Horregatik ez dut ikasten inoiz ipuin bat. Hala ere, kontatzen duzuna behin eta berriz egiten duzu eta beti antzeko.

Askotan gogoratzen dut saregileak nola kontatzen zizkien istorioak elkarri. Nola gaiz aldatzen zuten konturatu ere egin gabe, nolako bizitasunekin hitz egiten zuten. Aho transmisioa galtzen ari da.

Nola dago ahozkotasuna gaur egun?
Galtzen ari da. Zenbatetan entzuten diegu gure aiton-amonei? Zenbatetan egoten gara kafe bat hartzen geure gauzak kontatzen?
3000 urtetan transmititu duguna 30 urtetan galdu dugu.

Zure kontaketak ikustera joaten diren haurrak nola inplikatzen dira ipuinetan?
Asko inplikatzen dira umeak. Beti saiatzen naiz oso deskriptiboa ez izaten, umeari uzten diot berak nahi duten bezala pentsatzen gauzak. Ikusten duzu burua joaten zaiela eta ipuinaren munduan sartzen direla eta asko inplikatzen direla.

Behin Tartaloren istorioa kontatzen ari nintzela, pertsonaiaren izena –Martin- esan nuenean, ume bat garrasika hasi zen: ez jarri Martin! Ni naiz Martin! Haur horren buruan bera zen Martin, istorioko pertsonaia. Eta ipuin guztia bizi zuen hala balitz bezala.

Ordiziako ahoz aho jaialdian ipuin kontalari lehiaketa irabazi zenuen.
Ez zaizkit lehiaketak gustatzen, ez naiz batere konpetitiboa, eta txaloekin oso gaizki pasatzen dut, baina lagun batek deitu zidan eta animatu egin nintzen azkenean. Finean, aire freskoa bezala izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide