Udako lanpostuetarako aukeraketa-probak larunbatean

Karkara.eus 2014ko apirilaren 10a

Ikastolan izango dira udako lanpostuak betetzeko hautaprobak

Larunbatean, apirilaren 12an, izango dira udako aldian lanpostuak betetzeko aukeraketa-probak. Udalak deialdia egin du aurten ere, eta ordutegiak lanpostuaren araberakoak izango dira:

09:00...

09:00 Garbitzaile lanpostuetarako proba idatzia

09:45 Zaindari eta Arotz lanpostuetarako proba idatzia

10:30 Udaltzain laguntzaile eta txu-txu trenaren gidari lanpostuetarako proba idatzia

Euskarako proba

Euskararen maila agiri bidez frogatu zezaketen izena eman dutenek. Aukera hori erabili ezin zutenei elkarrizketa labur bat egingo zaie larunbatean bertan, 9:00etatik 13:00etara bitarte, honela, euskara maila egokia dutela ziurtatu dezakete. Bakoitzaren ordu zehatza egunean bertan jakinaraziko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide