Kirol Aukera ISBkoak Liverpoolekoekin (Iraurgi SB)
Kirol Aukera ISB taldeko jokalarien gurasoen ekimenez, Liverpooleko Litherland High Schooleko talde batekin hartu-eman bat sortu da. Hori dela eta, Ingalaterrako 16 urteko mutil talde bat egon da egun hauetan Azkoitian eta Azpeitian. Saskibaloiaren bidez kanpoko jendearekin harremanak eduki, eta bide batez ingelera pixka bat ikasteko asmoarekin egin dute hartu emana. Saskibaloiko partidak ere jokatu dituzte Azpeitian, Urretxun eta baita Beasainen ere. Gainera, Donostiara egindako irteeran, Donostia Arena 2016 kantxako azpiegiturak ezagutzeko aukera eduki zuten.
Orain, berriz, Kirola Aukera ISBko familiak joango dira Liverpoolera. Iraurgiko jokalariek han saskibaloi txapelketa bat ere jokatuko dute.