Hemendik 25 urtera euskararen egoera zein izango den izan zuten aztergai, atzo, Tribuaren Berbak saioan. Orioko izan zen hurrengo belaunaldian euskarari ze erabilpen emango dion jakiteko helburuarekin, hau da, etorkizunean umeek zenbat hizkuntza ezagutu eta erabiliko zituzten jakin nahian. Horretarako, Orioko Maria Maestra haur eskolara gerturatu zen ETB 1eko lan taldea.
Haur eskolako gurasoen erantzunak ikusteko egin klik hemen.
Oro har, etorkizunean haurrek hiru hizkuntza izango dituztela aipatu zuten gurasoek: euskara, gaztelania eta ingelesa. Euskara baliagarria eta ezinbestekoa ikusten dute, hortaz, euskararen erabilera areagotzea espero dute. Bost pertsonen iritzia jaso du Kike Amonarrizek, baina sare sozialetan ere eman dute euren iritzia oriotarrek. Besteak beste txio hauek jaso ditugu:
