Azkoitiko Aste Santuko egitaraua:

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 9a

Egitaraua: - Apirilak 13, igandea. Erramu Igandea.  11:00etan, erramuen bedeinkazioa herriko plazan hasiko dute, eta prozesioan parrokiara joango dira. Han haurrentzako meza egingo dute. - Apirilak 17, osteguna. Ostegun Santua.   11:30. Haurrentzako prozesioko irudien katekesia. 12:30. Parrokian bisita gidatua: parrokia eta Aste Santuko irudiak. 17:00. Meza, Santa Klaran. 19:00. Jesusen Afariaren Ospakizun meza, parrokian. 22:00. Gau gurtza, parrokian. - Apirilak 18, ostirala. Ostiral Santua.   09:00. Eliza irekiko da gogoetarako eta bisitarako. 11:00. Gurutze Bidea. 12:30. Bisita gidatua Azkoitiko gune historikoan. Irteera parroki aurretik. 16:00- 17:00. Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna. 16:00etan, Santa Klarako elizan gaztelaniaz eta 17:00etan, euskaraz, parrokian. Ondoren, prozesioa. 21:30. Hilobirako prozesioa. - Apirilak 19, larunbata. Pazko bezpera. 21:00. Pazko gau beila: sua, pazko su-zia eta uraren bedeinkazioa eta Berpizkunde meza. - Apirilak 20, igandea. Igande Santua. 11:00. Pazko meza nagusia. Parrokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide