Azkoitian euskara saileko laguntzak eskatu daitezke jada

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 10a

Azkoitiko Udaleko euskara zerbitzuak eskaintzen dituen diru laguntzak eskatu daitezke, ohiko euskara jarduerak bideratzeko, euskara ikasteko, errotulua euskaraz jartzeko, irudi korporatiboa euskaratzeko, webgunea eta programa informatikoak euskaraz jartzeko nahiz euskara jarduera puntualetarako. Jarduera bakoitzak bere epea du, eta honako helbidean ikus daitezke: www.azkoitikoudala.info.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide