Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur banatuko dute Zarauzko Daniel Txopitea arte sorkuntzarako beka. Iago Rey zarauztarrak eskuratu du, Estaliz berpiztu proiektuagatik. Horren asmoa herriko zenbait eskultura estali eta ezkutuko kameren bidez jendearen erreakzioa biltzea da, gerora instalazio artistiko batean uztartzeko jasotako irudiak. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute ekitaldia, Etxezabalan. Gari Berasaluze Kultura zinegotziaz gain, Ainhize Txopitea artista eta Luisa Etxenike idazlea ere bertan izango dira.