Orioko plazatik abiatuko dira mendizaleak apirilaren 17an, goizeko 4:00etan, helmuga Arantzazu dutela. 60 kilometroko ibilbidea egingo dute Talai Mendi Elkartekoak.
Ibilbidea
Oriotik Aiara joango dira, eta Aiatik Iturriotzera. Bertan, hamaiketakoa egingo dute. Bidaniara joango dira eta hortik, Mandubiara. Mandubian deskantsua egingo dute, kafea hartuz. Hurrengo geltokia Gabiria izango da eta bertan bazkalduko dute. Gabiriatik Aztiriara joango dira; handik, Brinkolara. Ibilbidea Oñatin amaituko da, Arantzazun.
Bilera
Guztia azaltzeko bilera antolatu dute mendi elkartekoek. Asteartean izango da, irteera baina bi egun lehenago, apirilaren 15ean. Arratsaldeko 20:30etan Talai Mendiko Lokalean. Halaber, informazio gehiago nahi duenak Talai Mendiren blogean sartu dezake: talaimendielkartea.blogspot.com.es